Bilboko Portua armak esportatzeko zamaontzi baten sarrera ezkutatzen ari dela salatu dute

  • Getxoko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen esanetan, sarreren aurreikuspenetan ez da ageri Bahri Tabuk ontzi saudi arabiarraren iritsiera. Ontzigileak ere ezabatu egin du bere agendatik Bilboko geldialdia.


2017ko abenduaren 01an - 00:01
'Bahri Tabuk' ontzia Anberesetik abiatu eta Mantxako kanalean barrena dator (laukitxo gorria)

Bahri Tabuk zamaontzia Anberesen da momentu honetan, azaroaren 30ean zen iristekoa Bilboko portura, baina antza sarrera hori egun batzuk geroago izango da, seguruenik larunbatean. Atzerapen horren arrazoiaren berririk ez da publiko egin.

Azken aste eta hilabeteetan Bilboko Portuan dagoen arma trafikoa gogor salatu dute Greenpeace eta Ongi Etorri Errefuxiatuak moduko taldeek eta ekintza ikusgarriak ere egin dituzte. Diotenez, Saudi Arabiak Yemen edo Ekitalde Hurbileko beste herrialdeetara bideratzen ditu arma hauek, herritarren aurkako triskantzak sorraraziz.

Azken honek Getxon duen taldeak salatu duenez, Bilboko Portuak bere sarreren aurreikuspenean ez du jarri Bahri Tabuk zamaontziaren etorrera, eta Bahri Saudi Arabiako ontzi-enpresa publikoak ere kendu egin du euskal portuaren izena: bere webgunean orain hutsune bat dago "Bilbao" jarri behar zuen toki guztietan.

"Zertara ari dira jolasten?" galdetu du Twitter kontuan errefuxiatuen aldeko elkarteak.

Bhari Tabuk ontzia geolokalizatu eta Bilbora nola hurbiltzen ari den ikus daiteke mapa honen bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude