Bilboko Piztiak konpartsa: "Etorkizuna zezenketarik gabeko hiria da"

  • Piztiak konpartsako Ane Ligero eta Loreto Errazti txupinera ohia irmo mintzatu dira Bilbon oraindik ere jasotzen diren animaliadun ikuskizunen inguruan. Pribilejioak eta Udalaren eta erakundeen pasibotasuna kritikatu dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 05an - 17:04

 

Urtero bezala Udalak zinegotziei zenzeketara joateko bonoak banatzea salatu du Ane Ligerok. Izan ere, Bilboko EH Bilduk Aste Nagusia baino lehen salatu zuenez, Udalak 40.000 euro "xahutu" ditu EAJ, PSEE eta PPko zinegotzi eta erretiratuen elkarteentzeko sarreretan. Loreto Erraztik, bere aldetik, probilejioak gaitzetsi ditu, "ez du zentzu handirik elite horretan daudenak bakarrik zezenketara joatea". 

Belaunaldien arteko "errelebo" edo transmisioa ez dela egon aipatu du txupinera ohiak. "Ez da lortu gazteak hara [zezen plazara] joatea". Beraz, etorkizuna zezenketa gabeko hiria izango dela baieztatu du.

Animalienganako errespetua areagotzen omen doa, hala mintzatu da Ane. Hala ere, erakundeen pasibotasuna kritikatu du, "ez dira mugitzen". Bilbo inguruko herrietan aurrerapausoak ematen ari dira apurka. Getxon eta Barakaldon zezenketak debekatuta dituztela jakitera eman du Erraztik, eta Bilbok ere horrelako neurriak hartu beharko lituzkeela esan du, "nahiz eta vegan friendly hirian ez bihurtu".

Borroka "luzearen" ondoren alternatiba barazkijalea Aste Nagusira heltzea lortu du konpartsa animalistak. Aurten 42 taldek izena eman dute orain arte txapelketa gastronomikoan lehiatu den lehenengo errezeta barazkijalean, patatak saltsa berdean, hain justu. Albistea "oso pozik" jaso zutela aitortu du Anek, eta aurrerantzean aukera hori "sendotzen" jarraituko dutela esan du Erraztik. "Saiatuko gara sukalki honekin Areatzan jende gehiago konkistatzen".

Amaitzeko, Piztiak konpartsak zezenketen kontrako ekintzetan soilik parte hartzen ez duela argitu dute. Bi konpartsakideen arabera, azken urtean egindako ekintzak kanpaina beraren barruan daude, eta animalien alde sustatu dituzten ekimenak azaldu dituzte.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude