argia.eus
INPRIMATU
Bilboko etxe bat etxegabetzen saiatu da Desokupacyl enpresa
  • Desokupacyl "desokupazio" enpresa ultra berriz ere Euskal Herrian izan da. AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi dutenez asteazkenean Zorrotza auzoko etxe bat husten saiatu ziren, mehatxuak tarteko. Hilabeteko epea eman diete bertan bizi direnei bertatik joateko.

BeƱat Badiola Etxeberria 2026ko urtarrilaren 15
Desokupacyl enpresako kideak Donostiako Kontxan grabatu zuten bideoaren pantila-irudia

AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak sare sozialetan zabaldu dutenez, asteazkenean Bilboko Zorrotza auzoan Desokupacyl enpresa legez kanpoko etxegabetze bat egiten saiatu zen. Ez zuten lortu, baina etxera sartu eta etxea uzteko hilabeteko epe eman zieten bizilagunei. Gedarren arabera, pertsona batenganako “mehatxuak” egon dira. "Faxistak itzuliz gero merezi duten erantzuna" emango diela adierazi du AZET Sindikatuak.

Ez da lehengo aldia desokupazio enpresa horrek Euskal Herrian interbenitzen duena. Pasa den abenduan hiru adin txikiko familia bat etxetik botatzen saiatzen ibili ziren Barakaldon (Bizkaian), eta irailean herri berera itzuli ziren. Luis Núñez "Mané" da enpresa horretako burua, eta sare sozialetan bideoa zabaldu zuen ekainean, “okupatutako” etxeak erostera bultzatuz, Donostiako Kontxan grabatua.