Ehunka lagunek salatu dute Bilboko Errekalde auzoko gaztetxe bat hustu dutela

  • Puxka kolektiboak okupatua zuen eraikina, hiru hamarkadatan hutsik egon dena. Astearte goizean hustu du eraikina Ertzaintzak, eta istilurik izan ez den arren, gazte bati espedientea ireki dio Ertzaintzak; beste bi identifikatu egin ditu. 


2026ko apirilaren 1ean - 10:32
Puxka Espazio Askearen hustutzea salatzeko manifestazioa, asteartean. Alerta Gorria Irratia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Errekalde auzoan beste gaztetxe bat hustu du Ertzaintzak astearte goizean. Larraskitu kalean zegoen eta Puxka kolektiboak kudeatzen zuen. Astearteko goizeko 9:00etan hasi eta bi orduan hustu dute eraikina, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera, ez da istilurik izan, baina espedientea ireki diote gazte bati eta beste bi identifikatu dituzte. Gutxienez Ertzaintzaren lau furgoneta bertaratu dira eraikinera, han zeuden gazteak atera eta goizeko 11:00etarako langileek atea itxi dute. Desalojoa salatzeko manifestazioa egin dute astearte arratsaldean.

Aipatu espedientea eta bi identifikazioak kanpoan zeuden gazteenak izan dira. Izan ere, gaztetxearen kanpoan dozena bat gazte inguru zeuden gaztetxeari “elkartasuna” adierazten. “Ekintza ez komunikatua” izan da gaztetxe kanpoan egindakoa, eta hori argudiatuta ireki dio gazte bati espedientea, Mozal Legea aplikatuta. Bide beretik joan dira beste bi identifikazioak.

Azaroan okupatu zuten eraikina Puxka kolektiboko kideek, “kaleak astintzeko eta alternatiba kultural, politiko eta sozioekonomikoak sortu eta garatzeko” asmoz. Kolektiboak salatu du orduan ere, azaro hasieran, Ertzaintzak eraikina hustu zuela, kolektiboaren aurkezpen egunean. Salatu dute orduko dispositiboa “gehiegizkoa” izan zela, eta Ertzaintzak mezu argia zuela: ez zuela espazio autogestionaturik baimenduko Errekalden.

Izan ere, apirilean beteko da urtebete Errekalden izandako azken istiluetatik: Etxarri II gaztetxea husten ari zirela, Iker Arana gazteari barrabiletan tiro egin zion Ertzaintzak, eta barrabiletako bat galdu zuen gazteak. Kasua epaitegietan dago eta berriki jakinarazi du Justizia Aranarentzat plataformak tiro egiteko agindua eman zuena deklaratzera deitzeko eskatu duela. Kasu horrez gain, Kukutza III gaztetxe ezagunaren hustuketa ere izan zen auzoan 2011n. Zenbait egunez izan ziren erresistentzian Ertzaintzak gaztetxea hustu zuenera arte: 31 lagun atxilotu zituzten.


Gaztetxeak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.