Bilboko asteburuko igeriketa zeharkaldia bertan behera, leptospirosi infekzio arriskua dela-eta

  • Maiatzean izandako triatloi lasterketaren ondoren Osakidetzak hiru gizoni leptospirosia detektatu eta gero itsasadarreko zeharkaldia kantzelatu dute. Udalak esan dutenez, itsasadarra ez da bainurako gunea, aisialdirako eta kirola egiteko gunea baizik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 27an - 09:32

Maiatzean izandako triatloi lasterketaren ostean hiru parte hartzailek leptospirosia pairatu zuten. Horietako batek oraindik ospitalean jarraitzen du. Ondorioz, gaur Udalak komunikatu baten bidez jakitera eman du asteburuko igeriketa zeharkaldia bertan behera geratuko dela. 

Gaur goizean egindako agerraldian, Yolanda Diez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak argitu duenez, itsasadarra ez da bainurako gunea, aisialdirako eta kirola egiteko gunea baizik. Hortaz, itsasadarreko bazterrak baino ez direla udalaren konpetentzia esan du, eta “ez ura”. Diezek azaldu duenez, bere sailak ez du itsasadarreko uraren analisia egiteko konpetentziarik, ur-kontsumorako iturrienak eta hozte-sistemarena baizik. Halaber, adierazi du, lasterketaren antolatzaileak arduratzen direla uraren analisia egiteaz laborategi pribatuen bidez ura egokia den ala ez jakiteko. Horrekin batera, Diezek ospitalean jarraitzen duen kaltetua laster sendatzeko nahia adierazi du.

Ekimena antolatzen duen Bilboko Club Deportivoak geratzen den denbora tarte txikia dela eta, ezin izan du ziurtatu beste infekzio bat ez denik izango. Hortaz, azkenean zeharkaldia bertan behera uztea erabaki du.

Osakidetzak zenbait gomendio plazaratu du. Informatu duenez, itsasadarrean murgilketak ez ditu bi orduak gainditu behar eta horren ostean, berehala, dutxa bat hartu behar da.

Alkatearen adierazpenak

Gaur goizean neurriak jakin baino lehen Radio Bilbao irratian Juan Mari Aburto alkateari egindako elkarrizketan  “itsasadarrean bainatuko nintzateke” adierazi du. Adierazpena egin eta gutxira, zeharkaldia bertan behera geratu da infekzio arriskua dela-eta.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Eguneraketa berriak daude