argia.eus
INPRIMATU
Bilbo eta Gipuzkoa itxita daude asteartetik aurrera
  • Bizkaia ere itxita geratzen da praktikan, behin Araba zein Gipuzkoan itxiera perimetrala ezarrita. EAEko 50 hiri eta herrik gainditu dute 400eko intzidentzia-tasa.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 12a
Bilbo itxita egongo da asteartetik aurrera. Argazkia: rtve.es.

Eusko Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 kutsatuen intzidentzia tasa berdindu edo gainditu duten herri eta herrialdeen zerrenda eguneratu du astelehenean. Herrialdeetan Arabari Gipuzkoa batu zaio, praktikan egoera berdinean uzten duena Bizkaia –ondoko herrialdeak itxita, eta mugakide dituen erkidegoetara irtetea ere debekatuta–. Hiriburuetan, Bilbo gehitu zaio Gasteizi. 5.000 biztanle baino gehiagoko 29 hiri edo herri daude itxi behar dutenen zerrendan, eta bizilagun gutxiagoko 21.

Itxierak asteartean jarriko dira indarrean, eta astebetez behintzat mantenduko dira, hurrengo astelehenean jaurlaritzak datuak berritu arte.

Itxitako herriak

Araba: Gasteiz, Bastida eta Legutio

Bizkaia: Bilbo, Getxo, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Sestao, Atxondo, Berriz eta Zaldibar.

Gipuzkoa: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumarraga, Aduna, Alegia, Anoeta, Berrobi, Bidania-Goiatz, Eskoriatza, Hernialde, Ibarra, Irura, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Soraluze, Zaldibia, Zegama eta Zizurkil.

Itxiera perimetrala ezartzen den herrietan ostalaritza negozioetako barruko ordutegia are murriztuagoa geratzen da (06:30etatik 09:30etara eta 13:00etatik 16:30etara). Mugakide diren udalerrietara erosketak edo aire libreko kirola egitera soilik irten daitezke herritarrak. Arrazoia enplegua izanez gero edozein tokitara mugitu daitezke, aldiz.