Bigantxarik ez Barañaingo jaietan

  • 1.907 herritarrek parte hartu dute jaietan bigantxen askatzeari buruzko galdeketan eta %73 ezezkoaren aldekoa izan da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 05an - 08:21

Ezezkoa izan da Barañaingo galdeketa herritarraren emaitza. Apirilaren 27tik 30era 16 urtetik gorako barañaindarrek bozka emateko aukera izan dute jaietan bigantxak askatzea ikuskizunaren inguruko galdeketan. 1.907 herritarrek parte hartu dute eta %73 ezezkoaren alde kokatu da, 1398 bozkekin. 499 boz izan dira bigantxak askatzearen alde (%27) eta bederatzi boz zuri eta baliogabeko boz bakarra zenbatu dira.

Udaletik egindako balorazioan, emaitzaz haratago, «historikotzat» jo dute ekimena. Ia 2.000 herritarren parte hartze altua azpimarratu dute eta «hasitako bidean indartu egiten gaitu» adierazi dute. Udal ordezkariek iragarri duten bezala “kontsultak Barañainera heldu dira gelditzeko asmoz”

Bestalde, bigantxetan  gastatzeko aurreikusita zegoen diru kopurua ekimen desberdinak egiteko bideratuko dela ziurtatu du Udalak. Jai Batzordearekin elkarlanean, adin guztietako hiritarrentzat  berdintasunean oinarritutakoak eta parte hartzaileak izanen diren jarduerak  antolatzeko konpromisoa hartu du Udalak.

Udal ordezkariek galdeketan izan den parte hartze anitza azpimarratu dute nahiz eta UPN eta PSN udal taldeek kontsultan parte hartzeari uko egin dioten. Bozketaren emaitzak ezagutzera emateko ekimenean ere ez dute parte hartu nahi izan. Honen inguruan, Oihaneder Indakoetxea alkateak adierazi du nahiago zukeen han egon izan balira “parte hartze prozesuari babesa” ematea litzatekeelakoan.

Udaletik bide honetatik jarraitzeko apustua adierazi dute eta datozen hilabeteetan garatuko diren hirigintza eta auzo gaien inguruko kontsulta berriak aurreikusten dituzte.

Oihaneder Indakoetxea alkatearen (EHBildu) ondoan izan dira ekimen hau sustatu duten beste udal taldeko ordezkariak ere. Geroa Bai taldeko Ioseba Úrizek «kontsultak gelditzeko etorri dira» adierazi du, ekimena zinez positibotzat joz. Barañainen Parte hartzen taldeko Jaione Lópezen arabera, herritarren ahotsari «ateak irekitzea» ahalbidetu duen galdeketa honetan parte hartze nabaria izan da eta herritarrei eskerrak eman dizkie. Battitte Martiarena IE-Equo taldeko ordezkariak, ekimen honek harrera oso ona jaso duela eta bide honetan lanean jarraituko dutela aipatu du.

Albiste hau Euskalerria Irratitik ekarria da ARGIAra CC-by-sa lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude