BIDEOA | Korrikaren hasiera Atharratzen, 1985

  • Laugarren edizio hura 1985ean egin zen, maiatzaren 31tik ekainaren 9ra. Atharratzen hasi zen eta Iruñean amaitu, Herri bat, hizkuntza bat! lelopean. Piarres Lafitte izan zen urte hartako omendua. Maite Barnetxek zuzentzen zuen Eskual Herria orai eta gero magazineko irudiak dira, horregatik da euskaraz. Erreportajeak orotara 10 minutu inguru irauten du.


2026ko martxoaren 26an - 13:35
Azken eguneraketa: 2026-03-27 09:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1985eko Korrikan Atharratzen lehen kilometroan lekukoa Zuberoako Langabetuen Batzordeko kide Jakes Agergaraik eraman zuen. Hasierako aurkezpena Amaia Fontangek egin zuen; telebistak elkarrizketatua Battitta Bordagarai da, Zuberoako Gau Eskolen ordezkaria; Korrikaren hasierako hitzaldia Julen Kaltzadak egin zuen, AEKren zuzendaritza nazionaleko kidea; Kaltzadaren hitzaldia biltzen mikroarekin Jojo Bidart ikus daiteke, Irulegi Irratiko kazetaria. 

Lehen kilometroaren ondoren, Agergaraik lekukoa pasatu zion Basabürüko ikastolan irakasle ari zen Solange Chimixi. Bien lekukotasunak bildu ditu Kazeta-ko Oier Iriartek Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa erreportajean.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...