Aitor Mendiluze nagusitu zen atzo (16) Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. 946 puntu lortu zituen andoaindarrak. Beñat Gaztelumendi finalista gazteena sailkatu zen bigarren (914 puntu) eta Jon Martin hirugarren (555). 8.500 bertsozale bildu ziren Illunben. Saioa amaitzean bertsolariek prentsaurrekoa eskaini zuten. Bideo honetan Aitor Mendiluzeren hitzak jaso ditugu.