argia.eus
INPRIMATU
2010eko irailaren 29a
Bide Ertzeanek ‘Don Inorrez’ diskoa kaleratu du

Don Inorrez (Gaztelupeko Hotsak) diskoa atzo aurkeztu zuten Bide Ertzeanekoek. Zazpigarren diskoa dute tolosarrek. Azken honetan, berrikuntza bat dakarte, Euskadiko Orkestrako hari zortzikoteak hartu baitu parte. Aurkezpen kontzertuak abenduan egingo dituzte: abenduaren 7an Durangoko Plateruenan eta 17an Donostiako Victoria Eugenian.