Bidador pastoralak Iruñeko Burgoen plazatik Barañaingo Auditoriora egingo du jauzi

  • Martxoaren 19an Joxemiel Bidador pastoralaren bigarren emanaldia ikusi ahal izango da Barañaingo Auditorioan, 20:00etan.


2016ko otsailaren 18an - 07:00
Iazko urrian Iruñeko Burgoen Plazan egin zen Bidador Pastoralaren lehen emanaldia arrakasta handiz. (Arg.: Euskalerria Irratia) Iazko urrian Iruñeko Burgoen Plazan egin zen Bidador Pastoralaren lehen emanaldia arrakasta handiz. (Arg.: Euskalerria Irratia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lehen emanaldia urrian egin zen Iruñean, Burgoen Plazan, eta ikuskizunaren arrakasta itzela izan zen, sarrerak agortzeraino. 700dik gora pertsona bildu ziren bertan eta ikusle askok inguruko kaleetatik ahal bezala jarraitu behar izan zuten ekitaldia.

Arrakasta izan zuen antzezlanak, baita antolatzaileen artean sortutako giroak ere. Duguna Dantza Taldea, Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri elkarteek sortu dute ikuskizuna. Lan handia eskatu die pastoralaren antolaketa osoak, baina taldeen arteko trinkotze sendoa ere ekarri die.

Orain ikusi beharko da ikuskizuna nola moldatzen den kaleko agertokitik barrukora jauzi egitean. Sarrerak jadanik salgai dira Karrikiri elkartearen Iruñeko dendan.


Pastorala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.