argia.eus
INPRIMATU
Donostialdeko okupazio bulegoa
“Bi pertsona eta euren txakurrak kalean geratu dira”
  • Pasa den otsailaren 6an pasatakoa salatu zuen Donostialdeko Okupazio Bulegoak Hernaniko Tilosetan egindako kontzentrazioan: "bi bizilagun desalojatu zituen Urkilla S.L promotorak".

Urumeako Kronika 2019ko otsailaren 11
Argazkia: Urumeako Kronika.

Donostialdeko Okupazio Bu­le­goak deituta, kontzentrazioa burutu zuten herenegun Tilo­setan, pasa den asteazkenean, otsailaren 6an gertatutakoa salatzeko: "Hernaniko bi bizi­la­gun desalojatu zituen Urki­lla S.L. promotorak. Desalojo honetan, promotoraz gain Hernaniko Bake Epaitegiak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak parte hartu zuten".

Azaldu dutenez, "desalojoa abixurik gabe eman zen, eta inolako agindurik erakutsi ga­be". Poliziaren jarrera "ha­rroa" ere kritikatu dute. 

"Udalak ezer gutxi egin dezakeela dio"

Gertatutakoaren aurrean, dio­te, "Kaleratzerik gabeko he­rria den Hernaniko Udalak ezer gutxi egin dezakeela dio, desa­lojo bat delako, eta ez etxe­gabe­tze bat». «Hernanin pisu bat alo­­katzeko ohiko laguntzak» eskaini dizkie, «denok ezagu­tzen dugun arren Hernanin da­goen etxe­bizitza arazoa».

Okupazioaren bidea, zilegi

Gertatutakoarekin, "bi per­tso­na eta euren txakurrak kalean geratu dira", salatu du Okupa­zio Bulegoak; baita "desalojoa, jokabide irregularrak, honen biolentzia eta erakundeen hoztasuna" ere.

"Berriro ere, hamarnaka etxe­bizitzaren jabe diren espe­kulatzaileek herritarren duin­tasunak baino pisu gehiago du. Etxe huts bat gehiago dago, eta bi pertsona gehiago kalean", diote kezkaz. 

Eta aldarrikatu dute: "zilegi da okupazioaren bidea etxe­bizitza izateko". 

Albiste hau Urumeako Kronikak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.