Bi herritar hil dira azken egunotako euriteek eragin uholdeen ondorioz. Bata Sunbillako emakume bat luizi batek harrapatuta, eta bestea, Elizondokoa, Lesakara bidean zela desagertu eta Bidasoa ibaian aurkitu zuten hilotz. Kalte materialak leku ugaritan eragin ditu, izan Lapurdin edo Nafarroa hegoaldean, bigarren honetan herri eta auzo osoak urpean utziz. Igandean auzolan ariketa erraldoiak antolatu dituzte batean eta bestean.
Kolpea gogorra izan da eta herritar askok ia dena galdu dute. Horren ondorioz eta kaltetutako herrietako alkateekin bildu ostean, Nafarroako Gobernuak adierazi du eragindako herriak hondamendi naturalen gune izendatzeko eskatuko diola Espainiako Gobernuari. Erribera izan da eremurik kaltetuenetako bat.
Frantziako Barne ministro Gerald Darmanin Euskal Herrian izan da eta besteren artean Baiona bisitatu du. Beren saltokietara ura sartu den saltzaileekin hitz egiteko baliatu du parada. Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaska Nafarroan izan da, San Adrianen hain zuzen ere.
Eusko Jaurlaritzak, bere partetik, igandean jakinarazi du "azken hamarkadetako denboralerik garrantzitsuenetakoa" izan dela eta leku askotan hamar edo hogei egunetan, urte osoan egiten duen euriaren herena egin duela. Orotara lau egunetan 1.600 gorabehera erregistratu dituzte euriaren eraginez.
Uholdeek eragindako kalteei kolektiboan aurre egin asmoz, zenbait lekutan auzolanak antolatu dituzte igandean. Atarrabian, Garesen, Burlatan edo Iruñeko Arrotxapea auzoan.
Azpikoak Arrotxapeako irudiak:
Auzolanaren indarra Arrotxapean pic.twitter.com/7HC16rZ0ml
— Endika Alonso Irisarri (@lorezain) December 11, 2021
Atzoko hondamenditik, gaurko auzolanera. Elkarlanean aurrera goaz. Mila esker denei elkartasunagatik! #Auzolana #Uholdeak #KulturaAurrera pic.twitter.com/vxjaglLLtX
— Nafarroa bertsotan (@unibertsoa) December 11, 2021
Gora Burlatak herriko irudiekin eginiko bideo-laburpena:
Lan ta lan #goraburlata pic.twitter.com/2uXh1wLpMn
— Gora Burlata (@GoraBurlata) December 11, 2021
Naiz irratiarekin mintzatu zen Garesko alkate Oihan Mendu eta herritarren erantzuna "brutala" izan zela adierazi zuen. Lotura honetan entzun daitezke bere adierazpenak.
Azpikoa Atarrabiako EH Bilduk sareratuko argazkia "Eskerrik asko" hitzak gainean jarrita.