Bi gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen indarkeria matxistagatik

  • Larunbatean 42 urteko gizon bat atxilotu dute Zaramagako etxebizitzan bikotekideari lesioak egiteaz egotzita; igandean, 31 urtekoa, Judimendi auzoan, genero indarkeria eragitea leporatuta.

Bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik Gasteizen. Makeip (CC CC0 1.0)

2026ko otsailaren 17an - 18:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte asteburuan, indarkeria matxista egotzita. Larunbatean, 42 urteko gizona bikotekidearekin eztabaidatzen zebilela, eraso egin zion bikotekideari. Emakumearen iloba erasoa ekiditen saiatu bitartean, gertuko batek salaketa jarri zuen. Ilobak eta biktimaren alabak gertakariak baieztatu dituzte eta gizona atxilotu egin dute.  

31 urteko gizona, berriz, igande goizean kalean emakume bat jipoitzen ikusi zuten zenbait auzokideak, eta salaketa jarri zuten. Poliziak inplikatuekin eta lekukoekin hitz egin du eta emakumearen lepoko eta aurpegiko eraso zantzuak ikusita, gizona atxilotu du.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.