Bi eguneko grebari ekin diote Hego Euskal Herriko medikuek

  • Osakidetza eta Osasunbideako medikuek 48 orduko greba abiatu dute asteazken honetan, Espainiako Osasun Ministerioari eskatzeko medikuentzako estatutu propioa, Osasun estatutuaren barruan. Ez dute greba mugagabea baztertzen.

Donostian, 7:30ak aldera manifestazioa egin dute Donostiako Unibertsitate Ospitale inguruan.

2026ko urtarrilaren 14an - 10:09
Azken eguneraketa: 12:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abenduan egindako greben bigarren fasea da oraingoa: Espainiako Estatuko medikuen dinamikaren barruan, Hego Euskal Herrikoak ere bi eguneko grebara daude deituta, Espainiako Osasun Ministerioak negoziatzeko hurbilketarik ez duela egin argudiatuta.

Ministerioa Osasun estatutua ari da negoziatzen, baina medikuek beren estatutu propioa nahi dute, eta otsailean greba mugagabera jotzeko aukera jarri dute mahai gainean, aurrerapausorik ez badago.

Eskaerak

Eskaera nagusien artean guardiak daude: gutxika guardiak murriztea eskatu dute, baita borondatezkoak izatea ere, eta lanordutik kanpoko lan gisa aitortzea. Lan egindako ordu horiek guztiak erretirorako kontabilizatzea nahi dute, tartean karrera profesionalean BAMEren prestakuntzan emandako urteak. Lan baldintzak hobetzeaz gain, osasunerako arriskuak txikitzeko eta kontziliazioa errazteko neurriak ere aldarrikatzen ditu kolektiboak.

Mobilizazioak

Goizean goizetik mobilizatzen hasiak dira langileak. Donostian, 07:30 aldera manifestazioa egin dute Donostiako Unibertsitate Ospitale inguruan. Bilbon, 11:00etan da protesta, Gurutzetako Ospitale aurrean. Iruñean, 19:00etan da manifestazioa, Gaztelu plazatik abiatuta. Ostegunean ere manifestazioa dute deituta Gipuzkoako hiriburuan, goizean Donostiako Unibertsitate Ospitalean, 7:30ean, eta arratsaldean Bulebarrean, 17:30ean. Medikurik gabe ez dago medikuntzarik! lelopean aterako dira kalera.


Medikuntza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...