Astelehen goizaldean Aldabe gizarte etxeko atzealdean bortxatu dituztela salatu dute.
Bortxaketen salaketak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu dizkio EFE albiste agentziari. Euskadi Irratiak Segurtasun Saileko iturriak aipatuz jakinarazi duenez, momentuz lau gizon atxilotu ditu Ertzaintzak erasoarekin lotuta, bi 17 urtekoak eta beste bi 18koak.