"Beste mundu bat posiblea dela aldarrikatzen duten liburuak plazaratu nahi ditugu"

  • Lakaben (H)uts argitaletxe berria jarri dute abian. Horren aurkezpena eginen du Arkaitz Leon Muela idazleak astelehen honetan Katakrak aretoan 19:00etan. Askaria eta literatura jokoak eginen dituzte ekitaldian.  

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 07an - 18:42
Arkaitz Leon Muela eta Ines Muñoz Lakaben (argazkia: Euskalerria Irratia).

Arkaitz Leon Muela idazlea Nafarroako Lakabe herri komunitarioko kidea da txikitatik. Bere liburuetan fantasia eta abenturak erabiltzen ditu egungo errealitate ekonomiko, sozial eta politikoari kritika egiteko. Relatos de Mithard sagaren egilea da. Liburu sorta honetatik lehen alea, Las tierras en juego, argitara eman zuen duela bi urte. Apirilean bigarrenak ikusiko du argia: El pueblo perdido, Lakaben sortu berri dute (H)uts argitaletxearen eskutik.

Lakabeko beste bi kiderekin, Ines Muñoz eta Vero Reza martxan jarritako ekimena da hau beste mundu bat posiblea dela aldarrikatzen duten liburuak plazaratzeko asmoz.

Lehen bi liburuak apirilean kaleratuko dituzte:  “Ideia sortu zenean ikusi genuen aukerak eta indarrak bagenituela abian jartzeko. Inesek proposatu zuen duela sei urte agortuta eta katalogoetatik kanpo dagoen liburu bat berrargitaratzea: La poesía de los árboles Ignacio Abellak eginiko hainbat egileren poema bilduma, eta Cacereseko Leticia Ruiz Fernandez ilustratzailearen akuarelez hornitua. Lanaren egileei azaldu genien zein zen gure asmoa eta berehala esan ziguten baietz, gustura gainera. Lan hau hautatu ondoren argitaletxeko beste bi kideei nire bigarren liburua pasa nien. Hasiera batean nik banuen argitaletxe bat interesatua honetan, baina Verok eta Inesek ikusi zuten oso interesgarria zela eta bete-betean bat zetorrela argitaletxearen helburuekin”.

Izena nondik heldu den horrela adierazi digu Arkaitz Leonek: “Hau hautatu dugu hutsean aukerak amaigabeak direlako. Dena da posible. Euskaraz jarri nahi genuen izena hizkuntzari diogun errespetua eta atxikimenduarengatik. Hatxea parentesi artean dago, mutua izanik hutsaren ikurra delako”.

[Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lakabe
2020-12-06 | Reyes Ilintxeta
Mabel Cañada SISTEMAREN ERTZEko biztanlea
"Pandemian etsipena, tristura eta bakardadea zabaltzen ari dira ahalmen kritikoa apaltzeko"

Elkartzea eta erantzun kolektiboa ematea inoiz baino beharrezkoagoa denean, isolatzea eta bakartzea proposatzen digute. Hau da pandemia honek utziko digun ondorio larriena kolektibitatearen defendatzaile sutsua den Lakabeko komunitatearen sortzailearen aburuz.


2019-01-20 | Reyes Ilintxeta
Maddi Barber. Itoizko urtegiaren ondorioak behatzen
"Nola egin daiteke paisaiaren edo leku baten dolua?"

Mila galdera ditu borborka antropologiarekin maiteminduta dagoen Artzibarko gazteak. Horietako bat Itoizko urtegiarekin lotua:
nola bizi daiteke bertako jendea zazpi herri eta hiru natura-erreserba ito zituen ur baltsa erraldoiaren ondo-ondoan?


2016-03-20 | Reyes Ilintxeta
Arkaitz Leon Muela, idazlea
"Beste mundu bat egin litekeela aldarrikatzen duten liburuak plazaratu nahi ditugu"

Arkaitz Leon Muela Nafarroako Lakabe herri komunitarioan bizi da. Baratzeaz eta fruta-arbolez arduratzen da, eta ogia egitea ere egokitzen zaio. Fantasiez eta abenturez idaztea du gogoko, baina gaurko gizarte globalizatuaren ajeak bistaratzea ahaztu gabe.


Eguneraketa berriak daude