Beskoitzen Pascal Jocouk segituko du auzapez

  • Auzapen aulkia atxikiko du Pascal Joucouk Beskoitzen (Lapurdi), botoen %52,07 lortuta.


2026ko martxoaren 22an - 19:51
Azken eguneraketa: 21:22
Pascal Jocouk segitzen du Beskoitzeko auzapez karguan. Ici radio
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pascal Jocouk segituko du Beskoitzeko auzapez karguan, botoen %52,07 (855 bozka) lorturik –lehen itzulian baino hiru puntu gehiago–. Bigarren kokatu da Catherine Errecart, eta hark puntu bakar batez egin du gora: bozen %27,34rekin iritsi da bigarren (449 boz).

Hirugarren, berriz, Theo Salomon ezkerreko zerrendaren burua, abertzaleak ere hartzen dituena, botoen %20,58 lortuta (338 boz), lehen itzulian baino hiru puntu gutiago.

Pozik agertu da Jocou: "Ez naiz ni bakarrik, talde osoarena da garaipena. Kanpaina gogorra izan da, lan egin dugu eta lan horrek emaitza eman du. (...) Gure hitz nagusia zen elkar entzutea, eta beraz biziki kontent izaten ahal gara, jendeak erantzun digu eta bide horretan segituko dugu".

Urte gatazkatsuak izan dituzte azken aldian Beskoitzen, ikastola bat eraikitzearen kontra zegoelako auzapeza. Azkenean, gatazka luze baten erdian dimisioa aurkeztu zuen Fabienne Ayensa auzapezak 2024ko martxoan. Bozkak finkatu eta hiru zerrenda lehiatu ziren, Pascal Jocou ateraz garaile. Babesa berretsi diote herritarrek martxoaren 22 honetan.

Zenbatua: %
Eguneratua:
hautetsi
Gehiengoa:
2026
2026


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.