Bertsolari Txapelketari egindako kritiken aurrean, isiltasuna nagusi

  • Oier Araolazak, Fredi Paiak eta Ion Ansak Larrun aldizkarian esandakoek sortu (ez) dituzten erreakzioez mintzo da Xabier Paya Gaur 8ren 202. zenbakian. Bertso txapelketari kritika. Sistema legitimatzen duen joko absurdoa? du izenburutzat Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariak egindako elkarrizketak. Payak Gaur 8n dio "sekula argitaratu den Bertsolari Txapelketaren kritika bortitzena" dela, baina iruzkin bat bera ere ez duela Txapelketako epaileak "parafernalia" baten partetzat jotzen dituen elkarrizketak: "6 tweet eta 9 facebook-gomendio baino ez ditu txapelketaren eta hedabideen miraren kontrola sistemaren estrategiatzat definitzen dituen eztabaidak".


2011ko martxoaren 8an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
'Larrun' aldizkariaren azala.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uste du saioren batetik etxera bidean batzuek komentatuko dutela: "Larrun ikusi al dek? Fredi pikauta zagok" edo "Nor da Ansa bertso-kritikari figura aldarrikatzeko? Joxean Agirrerekin nahikoa izan genuen" edo "Zer dabil Estitxu alfonbrapeko hautsak harrotzen?". Artikuluaren amaieran dioenez, bertsolari "borondatetsuenek" pentsatuko dute Elkarteko trapu zaharrak Elkartean garbitu behar direla. "Eta inork ez du ezer esango, eta ez da ezer gertatuko, eta denak izango gara txintxo-txintxoak".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.