argia.eus
INPRIMATU
Bertso bazkaria Lapuebla de Labarcan Araba Euskarazen alde
  • Maiatzaren 3an Lapuebla de Labarcan bertso bazkaria antolatu du Assa ikastolak Araba Euskaraz jaiaren barnean. Bazkaria Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Iñaki Viñaspre eta Orlando Arritunandia bertsolariek girotuko dute.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko apirilaren 10a
Bertso bazkarirako kartela

Bazkaria Covila upeltegian izango da, eta goizean bisitaldia egingo dute bodegan. Izena eman daiteke arabaeuskaraz@ehi.ikastola.net helbidera idatziz edo 946607199 telefonora deituz.

Aurtengo Araba Euskaraz jaia Assa ikastolak antolatuko du ekainaren 15ean. Assa Lapuebla de Labarkan kokatuta dago, Araba Errioxan. Ikastola 1979. urtean sortu zen, guraso multzo batek euskal kulturan oinarrituriko hezkuntzaren beharra sentitu zuenean, ordura arte hezkuntza gazteleraz soilik ematen zelako.