argia.eus
INPRIMATU
“Bertan behera”
2004ko urtarrilaren 13a
"Egun rock talde bat sortzekotan, Bertan Behera izena jarriko nioke nik. Espainian profetikoa suertatuko litzateke izena, segurtasun arrazoiak medio Bertan Behera taldearen kontzertua bertan behera geratu dela iragarri beharko bailukete egunkariek (...) Inkisizioa eta faxistak beti izan dira eta izango, baina horiek ideien mundua abandonatu eta karakol domatzaile bihurtzen direnean, sortzaileak oskoletan ostentzera behartzen dituztenean, zerbaiti ustel usaina dario Espainiako erreinuan". (2004/01/13)