ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 25a
Nouste Ekilili

Bertako ekilore eta koltza olioa, kalitatezkoa eta jasangarria

  • Hamabost bat laborariren elkarlanetik sortu zen 2006an Nouste Ekilili kooperatiba, izenak adierazten duenez, Ipar Euskal Herriaren eta Bearnoren artean –noustek, bearnesez, “gure” esan nahi du–. Pentsa litekeenaren kontrara, ez zen olioa ekoiztea hasierako bultzatzaileen ideia. “Gure abereendako proteinak kanpotik erosi beharrean, etxean bertan egiten hastea zen lehen asmoa”, azaldu du Estebe Sallato kideak. Hain zuzen, animaliei jaten emateko ideiarekin hasi ziren ekiloreak ekoizten, baina kezka bat sortu zitzaien segituan: zer egin ekililia tinkatzerakoan ateratzen zuten olioarekin? 

Garazi Zabaleta @tirikitrann
2022ko urtarrilaren 14a

Europako laguntza batzuei esker, olioa itsasontzietako motorren erregai gisa saltzen hasi ziren lehen urteetan. Laguntzak bukatzearekin, ordea, bide hori itxi eta beste zerbait bilatu behar izan zuten. “Miarritzeko Lurrama azokan, batek baino gehiagok galdetu zigun ea nola zen posible jendeak kontsumitu zezakeen olioa ibilgailuetarako erabiltzea”, kontatu du Sallatok. Ideia horri bueltaka, Frantziako Olio Begetal Puruen Institutuaren laguntzarekin, pertsonentzako olioa egiten hasi ziren pixkanaka. “Gaur egun, %100 pertsonek kontsumitzeko egiten dugu, eta guztia oso azkar saltzen da gainera. Laborari berriak xerkatzen ditugu orain”, dio.

Kooperatiban parte hartzeko, ekoizpenari dagozkion zenbait baldintza dituzte: transgenikorik ezin da erabili, lurrak ezin du inolako tratamendurik jaso –eritasunen bat tarteko lurrak tratatuak direnean, abereendako soilik komertzializatzen dute olio hori, inoiz ez pertsonentzat–, hezetasun aldetik ere parametro batzuk bete behar dituzte… “Nekazaritza herrikoi eta jasangarrian dihardugun ekoizleak gara kide guztiak”, diote. Baldintza horiek betetzeaz gain, kooperatibari denbora bat ere eskaini behar diete partaideek: “Olioa botilaratzen, banaketan, etiketatzen eta halakoetan parte hartzea eskatzen dugu”.

Olio industrialetatik urrun

Laborarietako baten etxaldean dute kooperatibako eraldaketa gunea, Gabadin. “Hasieran eskuz egiten genuen dena, baina orain bi makina ditugu, bata etiketak jartzeko eta bestea botilaratzeko”. Olioa egiteko prozesua eredu industrialetik erabat desberdina da: trituratzerakoan, hazia hotza dago kooperatibaren kasuan. “Eredu industrialean hazia berotu egiten dute, modu horretan olio gehiago ateratzen dutelako”. Berotzearekin, ordea, olioaren propietate ugari ere galdu egiten direla dio Sallatok. “Guk hotzean tinkatu eta hilabete eta erdi uzten dugu olioa; orduan, sortzen diren zikinak kendu, eta kito”, dio.

Azken urteetan, ekilore olioaz gain koltzarena ere egiten hasi da kooperatiba. Guztira, lau olio desberdin saltzen dituzte, batik bat Euskal Herriko eta Biarnoko dendetan, eskoletan eta ostatuetan: mota bakoitzeko bio olioa, eta konbentzionala. Salmentarekin laguntzeko langile bat dute kontratatuta. “Hasi ginenean ez genuen pentsatzen hain fite aterako zenik dena!”, amaitu du.


Baratzetik mundura kanaletik interesatuko zaizu...
2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-05 | Garazi Zabaleta
Vista Alegre
Desintentsifikazioa: Esne behi kopurua erdira gutxitu duen baserria

Hamarkadak daramatzate Karrantzako Vista Alegre baserrian behi esnea ekoizten; laugarren belaunaldia da gaurkoa. Baina baserriaren eboluzioak izan du berezitasunik: esne ekoizpenean azken urteotan eman den intentsifikatze prozesuaren aurrean, kontrako norabidea hartu eta behi... [+]


2021-12-23 | Garazi Zabaleta
Lurtaro
Etorkizuneko elikadura gaurtik eraikitzeko proiektua Tolosaldean

Hainbat esparrutan lanean ari ziren zenbait herritar elkartu eta Lurtaro elkartea sortu dute Tolosaldean. “Herrigintzatik eta elikadura burujabetzaren aldeko borroketatik datoz gutako batzuk, eta beste zenbait ekoizleak dira”, azaldu du Maddi Sarasola Eizmendi... [+]


2021-12-21 | ARGIA
San Tomas azokarik gabeko nekazariekiko elkartasuna antolatu dute Bilboko Konpartsek

Urtero Bilboko Konpartsek San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.


2021-12-16 | Garazi Zabaleta
Zunbeltz
Belaunaldi berriak lehen sektorean trebatzeko gunea Urbasa-Andian

Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean belaunaldien arteko errelebo falta da azken urteetan azaleratu den arazo nagusietako bat. Nafarroan, egoera horri aurre egiteko asmoz, proiektu berezi bat abiatu du Andia Mankomunitateak: Zunbeltz nekazaritzako test gunea. Hain zuzen,... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude