Larunbatean (7) ezagutarazi zen euskarazko egunkari berriaren izena. "Berria" izango du izena, hain zuzen ere. Administrazio Kontseiluko kideen berri ere eman zuten. Joxean Lizarribar izango da Euskarazko Komunikazio Taldea SAko lehendakaria eta Joanmari Larrarte idazkaria. Bestalde, ALE-Berdeak taldearen babesean "Egunkaria"ko langileek itxiera gaitzesteko aurkeztutako proposamena tramitera onartu du
Europako Parlamentuko Eskabideen Batzordeak