argia.eus
INPRIMATU
Berri Txarrak-en bilduma ‘Denak ez du balio - Singles 1997-2007’ izenburupean

2010ko azaroaren 9a
Berri Txarrak Berri Txarrak

Berri Txarrak Lekunberriko hirukotearen 22 kanta biltzen dituen diskoa kaleratu du GOR diskoetxeak, Denak ez du balio - Singles 1997-2007 izenburupean. Jarraitzaileen esku utzi zuten bilduma osatzen duten kantak aukeratzea eta laurehun bat boto jaso dituzte webgunean. Besteak beste, honako abestiak hautatu dituzte zaleek: Oihu, Denak ez du balio, Oreka, Isiltzen ba naiz, Bisai berriak, Ez dut nahi, Min hau, Kanta goibelak, Jaio.musika.hil, Ez, Nortasuna eraikitzen, Zertarako amestu edota Izena, izana, ezina.