"Egia da biolentzia oztopoa dela, ez duelako uzten benetan funtsezkoak diren gai asko aintzat hartzen, baina hala ere ziur naiz egin daitekeela gaur egiten denaren hamar halako euskal kulturaren inguruan. Eta seguru asko ez da gehiago egiten ez dagoelako presiorik, guk ez dugulako presionatzen. Eta beharbada ez dugu presionatzen ez gaudelako erakunde bezala antolatuta (...) Nire idazle bizitza honetan ikasi dudan gauza bat da ez dela sariei begira bizi behar, hori gaizki bizitzeko modu bat baita, eta itsusi bizitzeko modu bat. Eta uste dut idazle batentzat ondo eta polit bizitzeko modu bakarra dela testuak egitea, liburuak idaztea, saiatzea... Ofizioa bera da garrantzizkoa". (2008-05-09)