Bermeo Tuna World Capital: euskalenglish izurritearen azkena

  • Gorbeia Central Park, Goierri Valley, Enkarterri Fest Gourmet Festival, Itzulia Basque Country, San Sebastian International Film Festival (SSIFF), Basque Culinary Center, Elgoibarko Digital Grinding Innovation Hub, Urdaibai Bird Center, Bilbao Port, San Sebastian Region, Gasteiz Green Capital, Surfing the Basque Country, Zumaia Flysch Trail, Bilbao Exhibition Center... Bermeoko Arrain Azokak ez du standby egoeran geratu izan nahi, eta Euskal Herrian gainetik kendu ezin dugun marketing probintzianoaren crew-ra batu da.


2018ko maiatzaren 11n - 11:52
Irune Ormaetxea Bermeoko Turismo eta Merkataritza zinegotzia, Leandro Azkue Arrantza eta Akuikultura zuzendaria, Idurre Bideguren alkatea eta Miriam Prieto BBKko Sukurtsaleko zuzendaria, Arrain Azokaren aurkezpenean (Arg: Busturialdeko Hitza)

Urtero legez Bermeoko Arrain Azoka antolatuko dute maiatzaren 18tik 20ra. Berritasunen artean Bermeo Tuna World Capital izeneko proiektua sortu dute, Azti, Pie-EHU, Hazi eta Eroski buru. “Ohiturek eta berrikuntzek bat egingo dute” 300 metro karratuko espazioan, adibidez, atunarekin lotutako ekimenen artean, Basque Culinary Centerrek showcooking-a eskainiko du BTWC-ko stand-ean.

Kostaldeko herrietan aurki ditzakegun XXX (ipini nahi duzun arraina) egunen modukoa da. Ez gehiago, ezta gutxiago ere. Baina aurten bestelako lustrea eman nahi izan diote. Horretarako, Munduan mintzo diren gainerako 6.000 hizkuntzek ez dauzkaten dirdira, grazia eta modernotasuna erantsi dizkiote ingelesari esker. Lehen kutsu probintzianoa zuen azoka beste maila batera igo dute. Win-win estrategia. Denok irabazle, antza. Hauek nire interpretazioak dira noski, izan ere azalpena, tamalez, askoz sinpleagoa izango baita.

Bilbon MTV edo errugbiarekin nola, ingelesak ingelesdunak ekarriko dituelakoan aritzen dira batzuk ingelesez, Basque & pintxos turismo ereduaren sukarrak jota. Baina beste batzuek, eta hau da tristeena, ingelesera jotzen dute nahiz eta jakin haien ekimenera hurbilduko direnak nagusiki euskal herritarrak izango direla. Ingelesa ez baita amu, statusa baizik. Munduko Atunaren Kapitala jartzea bilbokeria da. Tuna World Capital, aldiz, cool-a. Eta, bide batez, euskara eta gaztelania/frantsesaren “kuota” gainditzeko ez da trikimailu txarra, ezta?

Izena duen guztia ba omen denez, azkenaldian gure izanaren berrinterpretazio bete-betean gaude. Euskal Herrian egindakoari ingelesezko izendapena jartzeko joera gero eta hedatuago dago, ezker-eskuin, goiti-beheiti.  Baina azkenaldion urrunago heltzen ari garela dirudi. Ekimen berriei ez ezezik, lehendik zeuden proiektu edo lekuei ere izena aldatzen hasi dira.

Bermeon bi “muturrak” elkartu dira. Arrain Azoka iragartzeko bideoa bermeoeraz egin dute osorik. Hori bai, batuan azpitituluak jarrita badaezpada. Halaxe dio pasarte batean: “Guk estaukulako beste ezer, ezpada gure gauzek esateko erie”. Bada, antza, hori ere ez zaigu geratzen. Saltzen, saltzen oso onak ei garelako herri honetan, txakur txiki baten, you know.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bermeo
2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2023-07-26 | Ilargi Manzanares
Elantxoben eta Bilbon eraso LGTBfoboak salatu dituzte

Bermeoko Udalak Elantxoben larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du, eta Anitzak Bilbao LGTBIQ+ elkarteak asteartean Bilbon gertatutakoa.


2023-06-09 | Ilargi Manzanares
Bermeoko 'Beti Euskal Herria' itsasontziko "esklabismoa" salatu du LABek

Sindikatuak salatu du Bermeoko baxurako arrantzako itsasontzia amarratua geratuko dela. "Egoera penagarrian" lan egiten zuten langileak kaleratu dituzte, aurretik informazio edo azalpenik jaso gabe. Beti Euskal Herria ontziko arduradunen jokabidea arrantza sektorearen... [+]


Bermeoko herri mugimenduen Kabidxe gunea arriskuan da, EAJk han Gaztelugatxeko interpretazio zentroa ezarri nahi duelako

Kabidxe gune sozialean biltzen diren taldeek kezka adierazi dute. Udal Gobernuarekin (EAJ) interlokuziorako proposamena bidalita ere, hedabideen bidez jakin dute haiek, udalarekin 2014an adostutako akordioaren arabera, kudeatutako lokal publikoan ezarri nahi dutela... [+]


Ura Busturialdean
Emaria itxi ez dadin, hurbiletik kudeatzearen garrantzia

Busturialdeko Ur Partzuergoa desegin eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hartu du bere gain Busturialdeko urak kudeatzearen ardura, urte hasieran. Erabaki horrekin, ura multinazionalen esku utzi eta pribatizatzeko dagoen arriskuaz ohartarazi dute hainbat talde politikok eta... [+]


Eguneraketa berriak daude