Bere buruaz beste egin du Banco Popularraren aginduz etxegabetu behar zuten gizon batek

  • Cornella de Llobregaten (Katalunia) gertatu da. 45 urteko gizonak bere burua jaurti du hamargarren solairutik behera, Mossoak etxegabetze ordenarekin etxeko atean zirela.

(Argazkia: Juan Barbosa)

2018ko ekainaren 14an - 17:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hildako gizonak eta haren bikotekideak zortzi urte zeramatzaten etxe horretan, alokairuan. Ordaintzeko zeuzkaten zailtasunen aurrean, etxearen jabetza duen Banco Popularrak demanda jarri zuen azaroan. Hasiera batean etxegabetzea martxoan egitea aurreikusten zen, baina bi aldiz suspenditu izan dute. Azkena, Cornellako zerbitzu sozialek epaitegiari familiaren egoeraren berri ematen zuen informea bidali ostean. Txosten horretan adierazten zen bikotea etxebizitza sozialen itxaron zerrendan zegoela.

Kataluniako Auzitegi Nagusiak adierazi duenez, Udalak bazekien etxegabetzea gaur egingo zutela. Udalak baieztatu egin du eta “atzo bertan bi pertsona hauen zaurgarritasun egoeraren berri ematen zuen beste informe bat” bidali zutela jakinarazi du, eta akzio legalak hartzea planteatzen ari direla adierazi.

Hipotekak Kaltetutakoen Bartzelonako Plataformak (PAH) eta Errentarien Sindikatuak heriotza “hilketatzat” jo dute, gertakariak arduradun politiko eta ekonomikoak dituela adieraziz. Espainiako Estatuko PAH talde guztiei luzatu diete mobilizazioak antolatzeko deia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude