Beltzetik...

  • Landareetan beltza urria bada, loreetan zer esanik ez! Lorezaintzan beti izan da erabili xamarra den edozein espezietan lore beltza duen barietatea lortzeko “borroka”.


2020ko ekainaren 04an - 06:39
Dalia beltza.

Kolore beltza oso urria da landareetan. Pinu beltza ere (Pinus radiata) esaten zaio insignis pinuari edo pinu azkarrari, azken mendean gure mendiak margotu dituen pinuari, alegia. Beltzez margotu dituenari. Beltza sortzen duen paisaiaren kolorea, eta beltza bera igaro den tokietan utzi duen panorama, doluaren panorama.

Makal beltza ere (Populus nigra) badugu, bere hostoaren ilunagatik eta bera landatzeko eragatik eta duen hazkundeagatik sortzen dituen makaldi itxi, sarri eta tapituetan sortzen duen ilunpeagatik, beltza izena duena. Intxaurrondo beltza ere (Juglans nigra) bada. Izena ez datorkio Altzako Intxaurrondoko kuarteleko istorio beltzagatik, ez. Bere zuraren koloreagatik du izen hori. Intxaurrondo arrunta espeziean (Juglans regia) zenbaitek ale batzuei “intxaur beltza” esaten diote. Intxaurrondo arrunt batzuek ere beltza izan ohi dute barruko zura, eta horiek egun eta berealdiko salneurria izaten dute.

Berez kolore beltzeko loreak urdin, ubel, gorri edo horien arteko nahasketa oso ilun batekoak dira. Esan daiteke beltz-beltzik ez dela

Landareetan beltza urria bada, loreetan zer esanik ez! Lorezaintzan beti izan da erabili xamarra den edozein espezietan lore beltza duen barietatea lortzeko “borroka”. Izugarrizko balioa ematen zaio ez dagoen hori eskuratzeari; hibridazioaren hibridazioz sortutako bitxikeriari; zure sorkuntza horri zuk nahi duzun izena jartzeari; zorrotz patentatu ondoren lorpenaren berri emateari; eta ondorengo irabazpideak dakarren etekinari.

Berez kolore beltzeko loreak urdin, ubel, gorri edo horien arteko nahasketa oso ilun batekoak dira. Esan daiteke beltz-beltzik ez dela. Baina negozioa hortxe eta beltz izenekoak beltz saltzen dira, erruz.

Idi-bihotzetan (Tulipa sp.) borroka handia dago. “Queen of the night”, “Black Parrot”, “Nearly”, “Ebony Queen” eta “Black Hero” barietateak, adibidez. Izenena ere saltsa polita da, zeinek baino zeinek beltzagoa jartzen. Idi-bihotzetan batek soilik dio egia: “Nearly” idi-bihotz beltza, hau da, ia-ia beltza.

Lirio edo ostargi-belar arruntarenetik ere (Iris x germanica) bada aukera: “Hello darkness”, “Raven girl”, “Midnight oil”, “Black is black”, “Bad intentions”... Izen beltzak...

Arrosaondoetan ere (Rosa sp.) beltz-beltzik ez da, baina eskainiko dizkizute. Baita kala (Zantedeschia aethiopica), kosmosa (Cosmos sp.), bioleta (Viola sp.), petunia (Petunia x hybrida), malba gorria (Alcea rosea) eta abar ere.

Euskaraz ere badugu gure beltza: beltza-belarra (Scrophularia nodosa). Loretxo ia beltzak ematen ditu... Horregatik ote du izen hori?

Ni, badaezpada, aurtengo udaberriaren hasieran beltzez janzten hasi naiz atariko lore baratzea. Bi landare bitxi ekarri ditut: intsusa hosto-estu beltza (Sambucus nigra var. phorphyrophylla “Eva”) eta aspaldian topatu ezinik nenbilen dalia beltza (Dahlia “Verrones obsidian” edo “Honka Black”). Azken horrek lehen lorea ireki ordurako, Bizi Baratzearen sareetan erakutsi dut, eta landarezaleengan upielako poza sumatu dut. Urteko egun luzeenetan, argienetan, beltzetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2024-06-11 | Jakoba Errekondo
Azpiak egitea

Baratzea laster izango da bere onenean. Udazalea bazara. Neguko baratzea ere eder askoa da, bere unibertso urdinarekin: porruak (Allium porrum), azatarrek (Brassica spp.) eta abarrek osatzen dutena. Jendeak, baina, udako baratze koloretsua nahiago izaten du; tomate (Solanum... [+]


2024-06-10 | Garazi Zabaleta
Hiru Xilo
Baratzegintza ekologiko intentsiboa

Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]


Euskal Herriko Perez sagutxoa

Saguzarrek Chiroptera taldea osatzen dute. “Cheir” eskua, “pteron” hegala, antzinako grezieran. Beraz, eskuetan hegalak. Hegan egin dezakeen ugaztun bakarra izanik, airea konkistatu eta sekulako arrakasta lortuta, mundu osoan ia 1.500 saguzar espezie... [+]


2024-06-10 | Jakoba Errekondo
Azpiak egitea

Baratzea laster izango da bere onenean. Udazalea bazara. Neguko baratzea ere eder askoa da, bere unibertso urdinarekin: porruak (Allium porrum), azatarrek (Brassica spp.) eta abarrek osatzen dutena. Jendeak, baina, udako baratze koloretsua nahiago izaten du; tomate (Solanum... [+]


Eguneraketa berriak daude