Belateko tunelen gainkostua ordaintzeari uko egin dio momentuz Nafarroako Gobernuak

  • Belateko tunelen bikoizketa-obrekin nola aurrera egin ari da aztertzen Nafarroako Gobernua, haren aholkularitza juridikoak gomendatu ostean 8,3 milioi euroko gainkostua –jada burutuak diren lanei dagozkienak– ez ordaintzeko, ez behintzat "bidegabeko aberastearen" formula baliatuta. Acciona eta Oses enpresek osatutako ABEE aldi baterako enpresa-elkarteari "nahikoa berme juridiko" dagoenean ordainduko zaiola adierazi du. Geroa Bai eta EH Bilduk kezka agertu dute, eta Maria Chivite presidenteari azalpenak emateko.


2026ko irailaren 10ean - 09:39
Azken eguneraketa: 12:48
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aferak kezka piztu du Nafarroako Gobernuko kideen artean. Geroa Baik, adibidez, egoera "oso kezkagarria" dela adierazi du, eta Maria Chivite presidenteari eta PSNri eskatu die azalpenak emateko gertatu denaz, izan ditzakeen ondorioez eta horiei aurre egiteko gobernuak hartuko dituen neurriez. Halaber, salatu du gobernuko kideek txosten juridikoaren berri izan dutela publiko egin baino oso denbora gutxi lehenago, eta horrek talka egiten duela alderdien artean izan beharko litzatekeen gardentasun eta leialtasunarekin.

Ildo berean, EH Bilduk ere bilera baterako deia luzatu dio Chiviteri, enpresen asmoez edota aurrera begirako urratsez hitz egiteko. Koalizioak ohartarazi du enpresen interes partikularrak asebetetzeak Ogasun Publikoari kalte egin diezaiokeela.

Bestalde, UPNko presidente Cristina Ibarrolak adierazi du Chivite "irtenbiderik gabeko egoeran" dagoela, gobernuaren aholkularitza zerbitzuek eurek hainbatetan atzera bota ostean ordainketa-sistema egokia topatzeko saiakerak.

Gobernuak dio obrek aurrera jarraituko dutela

Zailtasunak zailtasun, Nafarroako Gobernuak berretsi du obrak amaitzea dutela helburu. Javier Remirez bozeramaileak nabarmendu konponbide bila jarraitzen dutela, eta berretsi du, ordaintzekotan, berme juridiko nahikoa dagoenean ordainduko dutela.

Irregulartasun administratiboak

Belateko tunelen auzia da Nafarroako Gobernuaren harri koxkor handienetakoa. Duela urtebete, esaterako, jakin zen Belateko tuneletako obren esleipenean "irregulartasun" administratiboak atzeman zituela ustelkeriaren aurkako bulegoak, Guardia Zibilaren UCO Unitate Zentral Operatiboak Cerdan auzia-ri buruz egindako txostenaren ostean Foru Gobernuak eskatu zizkion esleipenetan. Egun gutxira, Chivitek Espainiako Senatuan esan zuen Cerdanen espetxeratzeak ez zuela “loturarik” Belateko tuneleko lanekin. Tunelon adjudikazioan ez zela irregulartasunik izan adierazi zuen, Koldo auzia ikertzeko batzordean.  


Nafarroako Gobernua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.