Behe Bidasoako baratze kolektiboa kide gehiagoren bila

  • Duela zazpi bat urte abiatu zuten Hondarribia inguruko zenbait herritarrek Aldatsa baratze kolektiboa. Iazko urtarrilean, ordea, ekoizteko moduan zenbait aldaketa tarteko, izena ere berritzea erabaki zuten: Sorburu Baratza da geroztik, eta Hondarribiko udalak utzitako 5.000 metro koadroko lursaila lantzen eta kudeatzen dute hogei familia baino gehiagoren artean. “Laburrean, Sorburu Baratza kaletarrek egindako agroekologia da”, azaldu du Aritz Lekuona Rekalde kideak. Ohikoa da herri askotan baratze eremu zabala zati txikitan banatuta egotea; ez da hori Hondarribiko kasua: hemen baratze bakarra lantzen dute kide guztien artean. Kolektiboan aritzea da haien berezitasuna, beraz.


2022ko martxoaren 24an - 12:03

Kontsumo propiorako barazkiak ekoiztea da proiektuaren azken helburua, baina hori baino gehiagorako bide ematen die Sorburuk. “Gutako batzuek besteek baino eskarmentu gehiago dute nekazaritzan, baina denen artean goaz ikasten eta agroekologian sakontzen, esperientzia hartzen”, dio Lekuonak. Urte osorako plangintza egiten dute bospasei lagunek gidatzen duten talde motoretik, laneko ordutegiak eta erein eta landatuko dutena zehazteko. Talde horretaz gain, astean zehar baratzeko lanak egiteko langile bat ere badute, jardunaldi erdian kontratatuta.

“Asteburuero bazkideak elkartzen gara lanak aurrera eramateko, eta lan ordu kopuruaren arabera ordaindu beharreko kuota ere aldatu egiten da”, azaldu du funtzionamendua. Barazki saskiak larunbatero jasotzen dituzte kideek, baratzean bertan. “Proiektu ‘erdiprofesionala’ da gurea. Bazkide bakoitzak ahal eta nahi duena jartzen du, ez da nahitaezkoa lanera etortzea, baina elkartzen garenean ez dela izaten lanean gelditu gabe eta sufritzen aritzeko. Hamaiketakoa egiten dugu, barbakoa…”. Hondarribiko, Irungo eta Hendaiako herritarrak daude proiektuan, eta adinaren aldetik, zahar nahiz gazte, denetatik dagoela dio kideak.

Nekazaritza biointentsiboa

Baratzea lantzeko moduan aldaketak egin zituzten proiektuko kideek iaz, eta nekazaritza biointentsiboaren bidean sakontzeko hautua egin zuten, frantsesez maraîchage sur sol vivant –lur biziko nekazaritza– deitzen dutena. “Ez diogu lurrari buelta ematen, eta ongarritzeko simaurra baino gehiago konposta darabilgu, sistema biointentsiboa jarraituz”, dio Lekuonak. Intentsibo hitzak ez du nekazaritza konbentzionalerako darabilgunarekin zerikusirik, kasu honetan. “Gu bezalako proiektu txikiak berez askoz intentsiboagoak gara, eskulanaren aldetik, ongarri organikoen erabileran… eta, gainera, gauzak ongi badoaz, metro koadroko ekoizpen maila handia da. Gezur handia da ekologikoak ezin duenik mundua elikatu”, amaitu du Lekuonak.

Proiektua zabaltzeko helburuz bazkide gehiago lortzeko kanpaina abian dute Sorburuko kideek. 30-35 bazkide arte handitu nahi dute taldea, eta hurbileko jendeari bertan parte hartzeko dei egin diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude