Beha.eus agerkaria jaio da: Euskal Herriaren nazio izaera eta kohesioa helburu

  • “Herria ezagutu, herria izateko” lemapean jaio da Beha agerkaria. Gizarte eta ekonomia gaiak ardatz hartuta Euskal Herriaren nazio izaera eta kohesioa lantzea du helburu.


2015eko urtarrilaren 23an - 11:11
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Beha.eus atariaren webgunea.

Ostegunean aurkeztu zuten proiektua baina Imanol Esnaola Behako kideak Info 7 irratian egindako elkarrizketan esan duenez aspaldi hasi ziren lanean: “Baliabide urriak ditugu eta denbora asko behar izan dugu proiektua martxan jartzeko”.

Esnaolak esan du gaurkotasunaren "kontrabandoa" egiteko premia ikusi dutela. Batez ere, Euskal Herriaren nazio izaerari begira arlo ekonomiko eta gizarte arloan mugitzen zen informazioa batzeko.

Zer eskainiko du

Besteak beste honako gaiak aurki daitezke Beha agerkarian: Ekonomiaren eta gizartearen gaineko eduki espezializatuak, gaurko eta biharko Euskal Herriaz iritzi eta gogoetak, ikerketa txostenak eta hauen analisiak, tokiko garapenari buruzko informazio eta albisteak, Egiturazko gaien informazioa (lan merkatua, sektore ekonomikoak, gizarte politikak, Europa, energia…) eta Euskal Herriari eragiten dioten Europako zein mundu mailako albisteak.

Esnaolak argi du zer lortu nahi duten eduki hauei leku bat emanda: “Herri izaten jarraitu, edo are gehiago, oraindik herriago izan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Eguneraketa berriak daude