BDZ Euskal Herriak Dana Blankstein Cohen Zinemaldiko epaimahaitik kanporatzea eskatu du

  • BDZ Euskal Herriak Donostiako Zinemaldiari exijitu dio 74. edizioko epaimahaitik berehala kanpora dezala Dana Blankstein Cohen, Jerusalemgo Sam Spiegel Zinema Eskolako zuzendaria. Taldearen arabera, Sam eskola hori ez da kultur erakunde neutral bat, Israelgo ministerioek eta Jerusalemgo Udalak zuzenean finantzatutako “Israelgo Estatuaren besoa” baizik.


2026ko irailaren 8an - 07:00
Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatu zuten 2025ko Zinemaldiaren bueltan. Joseba Parron San Sebastian
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

PACBIren (Palestinian Campaign for the Academic and Cultural Boycott of Israel) irizpideei jarraituz, BDZk gogorarazi du Israelgo erakunde kulturalak okupazioaren konplizetzat jotzen dituztela, eta nabarmendu du boikota ez dela pertsonen jatorriagatik egiten, erakunde konplizeen ordezkaritzagatik baizik; izan ere, Blankstein Cohen erakunde horren ordezkari gisa etorriko litzateke Donostiara, eta ez parte hartzaile partikular modura. 

Zuriketa eta normalizazioa

Halaber, zuzendariari leporatu diote “bizikidetzaren” eta “humanismoaren” diskurtsoaren bidez Gazako genozidioa eta apartheida zuritzea, baita 2020an Abu Dhabirekin sinatutako akordioaren bidez normalizazioa bultzatzea ere, zinemagile palestinarrek salatu moduan.

Azkenik, BDZk adierazi du Blankstein Cohen gonbidatzeak talka egiten duela Zinemaldiak berak genozidioaren aurka azaldutako jarrerarekin. Horregatik guztiagatik, hiru eskakizun egin dizkio jaialdiari: zuzendaria epaimahaitik kanporatzea, Israelgo apartheidari lotutako erakundeei bozgorailurik ez ematea, eta genozidioaren aurkako diskurtsoaren eta programazioaren arteko koherentziari eustea.


Israeli boikota kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.