BBVA bankuak inoizko mozkin handienak izan ditu 2025ean: 10.511 milioi

  • 2024ko irabaziekin alderatuta, %4,5 areagotu dira sarrerak 2025ean. Akziodunen dibidenduak ere inoizko altuen kokatu ditu: %31 igo ditu, akzioko 92 zentimo.


2026ko otsailaren 6an - 11:08
Onur Genç BBVAko kontseilaria eta Carlos Torres zuzendaria.do Eduardo Parra/Europa Press
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urte zaila izan behar zuen 2025ak BBVArentzat, horixe zirudien: Sabadell bankua bereganatzeko ahaleginetan ibili da hilabeteetan, baina banku hark ukatu egin zuen iazko urrian eskaintza. Edonola ere, plan estrategikoak huts egin bazuen ere, plan ekonomikoak bete-betean asmatu du. Inoiz izandako irabazirik handienekin itxi du azken urtea jatorri bizkaitarra duen bankuak. 2024an baino %4,5 altuagoa da: 10.511 milioi eurorekin. Akziodunei ere poz bat edo beste eskaini die bankuak, inoizko dibidendurik altuenak banatu baititu: akzioko 96 zentimo, aurreko urtean baino %31 gehiago.

Kopuruz igo dira bere irabaziak, baina aurreikuspenen azpitik geratu da. Izan ere, 2024an %25 hazi ziren bankuaren irabaziak, eta analistek joera bertsua espero zuten, aurreikuspen altuagoak eginak baitzituzten. Igoera %4,5era mugatu izanak eragina izan du burtsan, mozkinen igoera iragarri ostean akzioek beherakada izan baitute, %4koa, eta zenbait momentutan %7ra ere heldu da. Carlos Torres BBVAko presidenteak lasaitasun mezua zabaldu du, jaitsierari garrantzia kenduta eta emaitzak heltzen ari direla ziurtatuta.

Aipagarria da, era berean, BBVAk Venezuelan dituen negozioak. Torresen hitzetan, herrialde hartan dagoen “nazioarteko banku bakarra” da, eta herrialdeak “hobera egingo duen” esperantza dutela azpimarratu du.


Irakurri gehiago: BBVA Ekonomia Finantza erakundeak
BBVA kanalean gehiago
2022ko martxoaren 24
Jon Narváez, SETEM Hego Haizea elkarteko kidea
"Finantzaketarik gabe ez dago armarik"

2021eko apirilaren 28
BBVA-ren historia beltza
Euskal kapitalismoaren kontakizun bat

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.