“Baxoko kopia guztiak zuzenduak” direla baieztatu du Édouard Geffray hezkuntza ministroak

  • Joan den ostiralean, Bernat Etxepare lizeoko 80 bat ikaslek matematikako baxoa euskaraz erantzun zuten. Azterketak zuzendu, zuzenduko dituztela erran du asteazkenean ministroak.

2028rako baxoa aldatu eta hizkuntza gutxituei leku gehiago eman nahi die Édouard Geffrey ministroak. Frantziako Gobernua
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko ekainaren 18an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

«Baxoko kopia guztiak zuzenduak dira»: erantzun argia eman die Édouard Geffrey hezkuntza ministroak, asteazken goizean, France Info irratiko kazetariei. Artikulu honetan entzungai den erantzunean, Etxepare lizeoko ikasleen 80 kopiak bertze milaka ikasleenen moduan zuzenduko dituztela ulertarazten du ministroak, Seaskako komunitatearen itxaronaldiari haize ufada bat emanez. Joan den ortziralean, "desobedientzia ekintza" aldarrikatu zuten ikasleek azterketatik ateratzean, eta "kalteak kalte" euskararen alde egin zutela azaldu.

Édouard Geffrey ministroak gehitu du matematikako azterketa izaki, probaren herena "automatismoak" direla, eta gaineratekoan ez dela "erantzun literariorik". Hala, joan den astean Etxepareko ikasleen argudioarekin bat egiten du nolabait, eta ikasleek aipatzen zuten "hizkuntza unibertsala" den matematika edozein hizkuntzatan ulergarri dela azaldu du ministroak, lerroen artean bada ere. Bordeleko Errektoretzarekin batera kudeatuko dute kopia zehatz hauen zuzenketa.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Baxoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...