“Baxoa euskaraz!” aldarriz bete dituzte Baiona eta Donapaleuko ikuskaritzen egoitzak

  • Matematikako baxo berria ezingo dute euskaraz egin Ipar Euskal Herriko ikasle euskaldunek, eta hori salatzeko ekintza egin du Azterketak euskaraz! kolektiboak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 21ean - 07:00
Baionako akademia ikuskaritzaren egoitza, astelehen goizaldean, baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen duten afixaz betea. Selaurua Betez
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lau hilabeteko negoziazioek ez dute, momentuz, fruiturik eman, eta ekainean frantsesez erantzun beharko dute Seaskako ikasleek matematikako baxo berria. Hala iragarri zien joan den astean Bordaleko errektoreak euskal parlamentariei, eta Seaskak erabaki "ulergaitza" salatu zuen. Izan ere, 2020ra arte, matematikako baxoa euskaraz erantzuten zuten Bernat Etxepare lizeoko ikasleek, eta behar bertze aztertzaile badirela bermatu zuten parlamentariek urtarrilean Parisen hezkuntza ministroarekin egindako bilkuran.

Donapaleuko akademia ikuskaritzaren egoitza. Selaurua Betez

Mobilizazioak iragarri zituen Seaskak, eta lehen salaketa gaur goizaldean agertu da: Bordaleko akademia ikuskaritzak Ipar Euskal Herrian dituen bi egoitzatan, Baionan eta Donapaleun, "Baxoa euskaraz!" leloa duten afixa horiak agertu dira itsatsiak. Berriak aitzinatu duenez, Azterketak euskaraz! kolektiboak egin ditu kolaketak.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.