argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa Beherean ‘Euskararen urtaroa’ egingo dute maiatzaren bukaera arte
  • Nafarroa Behereko hiru herri elkargoek (Amikuze, Iholdi-Oztibarre eta Garazi-Baigorri), Euskararen Erakunde Publikoak eta lurraldeko hainbat hizkuntza eragilek Euskararen urtaroa hilabete osoko ekimenak antolatu dituzte 11 herritan.

2012ko maiatzaren 11
'Euskararen urtaroa'ren afixa.

2011ko maiatzean Euskararen Eguna antolatu zuten lehen aldiz Donapaulen, eta aurten, maiatza osoan zehar eta hainbat herritan banatuta, Euskararen urtaroa egitea erabaki zuten. Mota guztietako ekintzak paratu dituzte: ipuinaldiak, bertsolariak, mintzaldiak eta eztabaidak, ibilaldiak eta bideo-irrati tailerrak. Larzabalen, Irisarrin, Donaixtin eta Donapaulen izango dira ekitaldiok, besteak beste. Maiatzaren 27an Donibane Garazin elkartuko dira guztiak.

Euskararen urtaroa ekimenaren helburua baxenabartarrei euskara erabiltzeko gogoa piztea da batetik, eta bestetik, herritarrek aukera ona izango dute urtean zehar euskara sustatzeko ahaleginean aritzen diren eragileak eta Euskararen urtaroa bera antolatu dutenak ezagutzeko.