Osteopata bat atxilotu dute Lapurdin, bortxaketa bat eta sexu erasoak egotzita

  • Basasurrin egin du Poliziak atxiloketa. Sei salaketa egin dituzte bere aurka, bat bortxaketagatik eta besteak sexu erasoengatik. Azaldu dute ukituak egiten zizkiela pazienteak hipnosi egoeran zeuden bitartean.

Basusarri. Luberri.net

2026ko uztailaren 9an - 11:09
Azken eguneraketa: 12:48
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Frantziako Poliziak Basusarrin (Lapurdi) lan egiten duen osteopata eta kinesiologo bat atxilotu du. Sei salaketa ditu atxilotuak, bat bortxaketagatik eta besteak sexu erasoengatik. Astelehenean atxilotu zuten, baina behin-behinean aske geratu zen "osasun arrazoiengatik". Ici Pays Basque irratiak jaso du albistea.

Irratiak jasotako testigantzen arabera, saioaren hasieran ohiko ukitu medikuak egiten zizkien, baina gero, emakumeak hipnosi egoeran zeudenean, gorputz atal intimoak ukitzen hasten zen. 

Atxilotua errugbilari ohia da, eta 2015ean Batasun Nazionaleko hautetsi izan zen Nizan (Frantzia).

 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...