“Basoa erdi betea edo erdi hutsa, guk argi dugu: Baxoa oraindik erdi hutsa dugu”

  • Etxepare lizeoko 150 ikasle inguruk ekintza sinbolikoa egin dute Baionako suprefeturaren aitzinean, Baxoa osoki euskaraz egiteko estatuaren engaiamendu eskasa salatzeko. Aurreikusitako aitzinamenduak txalotu arren, ez direla nahikoak diote ikasleek.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko ekainaren 4an - 15:19
Baso erdi hutsak utzi dituzte Baionako suprefektura aitzinean, Baxoa euskaraz osoki egiteko estatuaren engaiamendu eskasa salatzeko. Euskal Irratiak
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteazken goizean Etxepare lizeoko 150 ikasle inguruk ekintza sinbolikoa egin dute Baionako suprefeturaren aitzinean. Baso erdi hutsak utzi dituzte, Baxoa euskaraz osoki egiteko estatuaren engaiamendu eskasa salatzeko.

"Basoa erdi betea edo erdi hutsa, guk argi dugu: Baxoa oraindik erdi hutsa dugu", adierazi dute ikasleek. Azaldu dutenez, aurten lehen aldiz leheneko matematikako Baxoko azterketa euskaraz zuzenduko da, eta 2028rako berezitasun bat eta hari loturiko ahozkoa euskaraz egiteko aukera iragarri da.

Haatik, neurri horiek ez direla nahikoak diote, eta ez dutela etorkizunerako bermerik eskaintzen. Horregatik, Seaskak asteburu honetako mobilizazioak bertan behera utzi baditu ere, Bordelen iragan behar zen larunbateko manifestazioa bezala, ikasleek mobilizatzen segituko dutela erran dute, Baxo osoa euskaraz pasatu arte.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Baxoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...