Zerbaiti edo norbaiti neurriz kanpoko beldurra izateari fobia deitzen zaio. Baina fobiak badauka beste esanahi bat: ezinikusia edo gorrotoa, eta bigarren adiera hori eguneroko ogi bihurtu zaigu: xenofobia, homofobia, transfobia, euskarafobia…
Azken hori entzutean espainiar eskuin muturrekoak irudikatzen ditugu. Baina, gure nazioaren aurka, “gure aliatu” espainiar ezkertiarrak ere modu antolatuan dabiltza, ARGIA astekariak frogatu digun bezala.
Gainera, oldarraldia ez da euskararen aurkakoa soilik; Orkoienen gertatua adibide: ele bitan zen Karnabaletako ekitaldian, euskaraz egitean “¡no se entiende!” oihukatzen zuten Espainiako bandera eskuetan zeramatenek. Jarraian, Nafarroako jatorrizko bandera zeraman elektrotxarangari oldartu zitzaizkion, ekitaldia bertan behera uzteraino.
Gure hizkuntzari, gure sinboloei, gure kulturari, gure nazio baskoiari diote fobia, inbaditu gintuztenetik etenik izan ez duena. Izenik ez duenari aurre egiterik ez dagoenez, izendatu dezagun benetan dena: baskoifobia.
Patxi Olabarria Irizar
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.