Baserriko Uzta ekimenaren lehen hitzordua Lezaun upategian jarri dute, Ines Osinaga lagun

  • Maiatzaren 24an izanen da 2026 urteko lehen Baserriko Uzta Lakar herrian, Nafarroan. Kontzertuaz gain, upategiaren bisita, hamaiketakoa eta bazkaria ukanen dute bisitariek.


2026ko maiatzaren 7an - 10:14
Azken eguneraketa: 2026-05-08 11:14
Ines Osinagak eskainiko du kontzertua. Ines Osinaga
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxalde bateko ateak ireki, oholtza ttipi bat jarri eta bi unibertsoak batzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. EHKOlektiboa da antolatzailea, eta uda hurbildu ahala, berriz ere datorkigu hitzordu berriekin.

Lehen Baserriko Uzta maiatzaren 26rako jarri dute: Lezaun Upategian (Lakar, Nafarroa) Ines Osinaga artistarekin. Lau momentuz osatu ohi dute hitzordua: etxaldearen bisita, kontzertua, hamaiketakoa eta, ondotik, bazkaria. Hori guztia 40 eurotan –20 eurotan 6-16 urte artekoentzat eta kitorik 5 urteak arte–. Aitzinetik izena eman behar da.

Lezaun Upategia historia luzeko upategia da, Nafarroako upategi aitzindarietako bat da ardo ekologikoa ekoizten eta mahastizaintza ekologikoa egiten. Horrez gain, jantoki propioa du eta etxeko ardoaz gain, etxaldean ekoitzitako jakiak eskaintzen dituzte. Lezaun familiako ardoaren ezagutza eta kultura belaunaldiz belaunaldi transmititu da, gutxienez 1790 urteaz geroztik, upategia deskribatzen duten lehen dokumentuak kontuan hartuta.

Gaur egun, Edorta eta Raúl Lezaun Etxalar anaiak dira Lezaun Upategiaren buru, behealdeko argazkian daudenak:

Argazkia: Biba Ardoak.

 


Irakurri gehiago: EHKOlektiboa Ingurumena Ekologismoa
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.