Barrabileko ebakuntza jasan du gizon batek, Sestaon Ertzaintzak jipoitu ostean

  • Kalez jantzitako ertzainek hiru pertsona kolpatu eta atxilotu zituzten igande goizaldean, eta kolpeen ondorioz, testikuluetan ebakuntza egin behar izan diote haietako bati. Salaketa aurkeztu du biktimetako batek.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko otsailaren 26an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Beste hiru biktima utzi ditu Ertzaintzaren bortizkeriak, Sestaon (Bizkaia) oraingoan. Hainbat komunikabidek jaso dutenez, aurreko igande goizaldean gertatu zen: hiru lagunen kontra oldartu ziren kalez jantzitako bi ertzain, borra luzagarriekin kolpatu eta atxilo hartu baitzituzten gero. Haietatik bi ospitalera eraman behar izan zituzten ertzainek eragindako lesioen ondorioz, eta zaurituetako bati, 22 urteko gizonezko bati, ebakuntza egin behar izan zioten testikuluetan.

Oraindik ez dituzte konfrontazio polizialaren arrazoiak erabat argitu, baina lehenengo informazioen arabera, zerikusia izan zuen elkarrekin zihoazen hiru pertsonek ertzainen autoa nolabait kolpatu izanarekin. Ibilgailuak ez zuen inolako bereizgarri ofizialik, antza denez.

Biktimetako batek, ebakuntza jasan duen gaztearen amak hain zuzen ere, salaketa jarri du gertatutakoaren harira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan, barne-ikerketa bat abiatu du Ertzaintzak. Badirudi Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak agerraldi bat egingo duela Eusko Legebiltzarreko Segurtasun batzordean, azalpenen bat emateko.

Momentuz, Segurtasun Sailak esan du ertzainak "hainbat pertsona zarataka hasi zitzaizkielako eta autoa kolpatu zutelako" gelditu zirela, eta "ustez polizia-autoa kolpatu zutenekin jardun zutela borrokan" horren ondoren. Patruila gehiago bertaratu ziren gero, eta atxilotu egin zituzten elkarrekin zeuden hiru lagunak. Ertzainei eraso egitea leporatzen omen diete.


Ertzaintza kanalean gehiago
2026ko martxoaren 25
Arantzazu Beitia - Roberto Villate. “Egia eta Justizia Kermanentzat”
"Diskotekako atezainak azpikeriaz hil zuen Kerman"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.