Barnealde eta kostaldearen arteko oreka lorturik pozik da Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakaria

  • Ostiralean bildu ziren Euskal Elkargoko 232 hautetsiak kontseilu exekutiboa eta iraunkorraren osatzeko. Ezker, zentro eta eskuineko hautetsiak kausi daitezke hamabost lehendakariorde karguetan. Hendaiako auzapezak salatu du bere hiriaren eskasia.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 27an - 09:43
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hendaia lehendakariorde postuetatik kanpo izatea gaitzetsi du Kotte Ezenarro auzapezak


15 lehendakariordeak hautatu zituzten Baionan apirilaren 24an Euskal Hirigune Elkargoko 232 hautetsiek. Hauek dira ordenan: Anne-Marie BRUTHÉ (Amenduze-Onaso), Eneko ALDANA (Ziburu), Sylvie DURRUTI (Baiona), Daniel OLTZOMENDI (Izura), Florence LASSERRE (Baiona), Peio ABEBERRI (Miarritze), Fabienne HIRIGOIEN (Mugerre), Peio ETXELEKU (Kanbo), Claude OLIVE (Angelu), Antton KURUTXARRI (Baigorri), Joseba ERREMUNDEGI (Baiona), Jean-François IRIGOIEN (Donibane Lohizune), Christelle MANGE (Sohüta), Hervé DAMESTOY (Lekorne) eta Nicolas NARBEY (Samatze). Bakoitzaren eskumenak bi aste barne finkatuko ditu Alain Iriartek haiekin mintzatu ondotik.


Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak salatu du Hendaia bezalako hiri handi batek ordezkaritzarik ez izatea lehendakariorde postuetan. Zaila denez barnealde eta kostaldearen arteko oreka zaintzeko galdegin diogu Alain Iriart lehendakariari:

 


Hendaiako oposizioak Kotte Ezenarroren estrategia elkargoan zalantzan ezarri du agiri bidez

Kotte Ezenarrok gobernantza berria kritikatu badu, berak ere jasan du Vivre Hendaye Tristan Proteau Errepublikanoak alderdiko hautetsiaren taldetik oharra. Hendaiako Kontseiluko oposizioko taldeak zalantzan ezartzen du Kotte Ezenarroren lana elkargoan aitzineko kargualdian, Hendaiaren falta lehendakariorde postuetan auzapezari leporatuz.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.