argia.eus
INPRIMATU
Barne Ministerioak "Llibertat Presos polítics" lema daraman elastikoa debekatu du
  • Berriak iragan maiatzean du jatorria. Sevillako  Benito Villamarín estadioan jokatu zen Errege Koparen finalean. Silvia Guerrero zaleak Barça eta Valentzia-ren arteko futbol partida ikustera zihoan eta lehen kontrolean geldiarazi izan zuten poliziek.

ARGIA @argia 2019ko abuztuaren 30a

Arrazoia: Libertad Presos Políticos lema daraman kamiseta jantzita eramatea. Poliziaren arabera, zale culéak ezin zuen soinekoa jantzi. Silviak kamiseta erantzi behar izan zuen eta sujetadorean gelditu zen une batez. Lagun bati esker beste kamiseta bat jantzi ahal izan zuen eta estadiora sartu.

EH Bilduko Jon Iñarritu parlamentariak, abuztuaren 29an, ostegunean, gertakariaz galdetu dio Barne Ministerioari. Gobernuaren eledunak adierazi duenez, poliziek une oro legea bete zuten, Kirolerako 2007/19 Legea aplikatu baino ez zuten egin.

Lege horrek dioenez, “kirolean ez da onartzen intolerantzia, xenofobia, arrazismoa eta biolentzia”. 

Elmón agerkari digitaleko Quico Sallés kazetariak idatzi duenez, Espainiako Barne Ministerioak kamiseta horiek debekatu dituela onartzeaz gain, Grande Marlaska Barne ministroaren letratuek Kiroleko biolentziaren aurkako Legeaz egin duten interpretazioa oso zabala da, zabalegia.

Lar zabala, dudarik gabe. Legearen testua irakurtzea besterik ez dago-eta.