“Bardeak Nafarroan daude, baina Nafarroak ez ditu gobernatzen”

  • Bardeetako tiro poligonoaren 75. urteurrenaz, 2028an amaituko den hitzarmenaz eta lurraldearen estatus juridikoaz hausnartu du Ivan Gimenez, kazetariak, Metropoli Forala saioan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko ekainaren 4an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bardeak berriz ere albiste dira. Ekainaren 7an egingo den tiro poligonoaren aurkako manifestazioaz gain, Foru Hobekuntzaren inguruko eztabaidan José Antonio Asiainek esandakoak ere arreta piztu du. Haren hitzetan, "Bardeak ez daude Nafarroan", eta horrek lurraldearen jabetzari eta kudeaketari buruzko eztabaida berritu du.

Gure kolaboratzailea, Ivan Gimenezek, gogorarazi du aurten Bardeetako tiro poligonoaren 75. urteurrena betetzen dela, eta 2028an amaituko dela Estatuaren eta Bardeetako Komunitatearen arteko egungo hitzarmena. Akordio horren bidez, Estatuak urtean 14 milioi euro ordaintzen ditu instalazio militarraren erabileragatik. Dirutza 22 elkarte erabiltzaileen artean banatzen da, “congozantes” deritzonak, baina populazioaren araberako proportziorik gabe.

Eztabaidaren muinean ez dago soilik poligonoaren presentzia, baita Bardeen jabetza eta Nafarroako Gobernuak bertan duen eskumen maila ere. Bardeak Nafarroan daude, baina haien jabetzak, kudeaketak eta etorkizunak galdera ugari sortzen jarraitzen dute. Eta dirudienez, hala izaten jarraituko dute, gutxienez 2028ra arte.


Bardeetako tiro eremua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.