Maria Jose Baños Andujar preso politiko antifaxistak kartzelan jarraitzen du. Maria Jose larri gaixorik egon arren, estatu espainiarraren xantaia eta mendekuz beteriko espetxe politika ankerrak preso mantentzen du.
Maria Jose erakusten ari den duintasuna eta koherentzia dira, hain zuzen, estatu zapaltzaile espainiarrak kendu nahi dizkionak, bere izaera iraultzaile eta borrokalaria deuseztatzeko asmoarekin.
Idatzi hau sinatzen dugunok, elkartasun internazionalistaren baitatik, Maria Joseren askatasuna aldarrikatzeaz gain, bere estatus politikoa errespeta dezatela eskatzen dugu. Hori dela eta, astero 24 orduko baraualdia egiten dihardugu. Estatu espainiarraren tortura kasu berri honen aurrean Maria Joseren jarrera borrokalaria goraipatzen dugu.
Euskal preso politikoak:
Garikoitz Etxeberria Goikoetxea
Mikel San Sebastian Gaztelumendi
Aitor Cotano Sinde
Orkatz Gallastegi Sodupe
Julen Atxurra Egurrola
J.M. Etxeberria Garaikoetxea "Goierri"
Jon Kepa Preciado Izarra
Andoni Goikoetxea Gabirondo
Patxi Ruiz Romero
Fernando Garcia Jodra
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.