Baliatu Googleren “iturburu-hobespenak” algoritmoa pittin bat gobernatzeko

  • Duela hilabete batzuk Google "prefered sources" edo iturburu hobetsien funtzio batekin probetan hasi zen, baina maiatzean Googlek darabiltzan hizkuntza guztietara zabaldu zuten, euskarari ere bai, eta jada erabil ditzakegu "iturburu-hobespenak" Googlek ematen dizkigun bilaketetan emaitza batzuk aurretik jartzeko promesa batekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko ekainaren 26an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Googleren iragarpena erdaraz aurkitu dugu hemen, baina euskarazko konfigurazioarekin bazabiltza, zerbitzua bera euskaraz daukazu hemen. Googleren arabera, albiste edo informazio-iturri berrienak moldatzeko balio du zerbitzuak; baina uste dugu teorikoki edozein bilaketa motarako ere praktikoa suerta daitekeela, emaitza berriak berezko algoritmoarekin ere hobesten baititu Googlek (edo bilaketa aurreratuko tresnekin berrienetara murritz daiteke bilaketa bestela).

Irudian erakutsi dugu zer agertzen den hobespen mota horietan, hemen klikatuta alegia: https://www.google.com/preferences/source 

Domeinu izen-jakin bat bilatu, eta check eman, hori hobetsia ageri dadin. Ikusten duzuen bezala, Sustatuko editorearen konfigurazioa da irudiak erakusten duena, eta euskarazko iturri batzuk hobetsi ditu, eta Wikipedia orokorra ere bai, baina baita espezifikoki euskarazkoa, eu.wikipedia.org. Editore honek normalean euskarazko bilaketak egiten ditu, eta hortaz, ez da hain nabaria sistemak honek bereizketarik egiten duen horretan, baina kalterik ez behintzat.

Editorea maiatzetik ari da erabiltzen hobespen sorta hau, eta halako diferentzia erradikalik ez, baina nolabaiteko emaitza zehatz batzuen agerpen usuagoa bai, agian badago. Bereziki Wikipedian euskarazko emaitzak gorago agertzea gertatzen dela esango genuke.

Nolanahi ere, gomendagarria hau egitea Google bilatzailearen erabiltzaile bazara. Kalterik ez, eta indibidualki euskaldunok atera dezakegun etekinaz gain, euskal iturri batzuk jende gehiagok jartzen baditu, agian eragin metatu positibo bat euskarazko informazio zuzena irisgarri jartzeko orduan.

Ekin eta probatu hemen: https://www.google.com/preferences/source


Irakurri gehiago: Internet Komunikazioa Google
Internet kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Teknologia
Kableak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...