Balendin Lasuen eta Karmele Jaio saritu ditu Bilboko azokak


2007ko maiatzaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

Gaurtik (31) ekainaren 10era egingo da Bilboko Liburu Azoka. Euskal Herriko zein kanpoko hainbat argitaletxe eta liburu-dendek 55 salmahai jarriko dituzte Areatzan. Azokak irauten duen egunetan idazle ugarik aurkeztu eta sinatuko dituzte euren lanak. Bernardo Atxaga, Miguel Sanchez Ostiz, Toti Martinez de Lezea, Katixa Agirre eta Laura Mintegi izango dira azokan, besteak beste. Sariei dagokienez, Balendin Lasuenek jasoko du Urrezko Luma, kulturaren eta euskararen alde egindako lanagatik. Zazpikale saria Karmele Jaiorentzat izango da, Amaren eskuak izan baitzen iazko azokan gehien saldu zen euskarazko liburua. Kritikaren saria Adolfo Garcia Ortegari emango diote Autómata lanagatik. Azkenik, Mitch Albom estatubatuarrak jaso zuen atzo Zilarrezko Idazluma.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude