Baionan Palestinaren alde egindako manifestazio baten debekuaren auzia Paueko auzitegian da

  • 2023an, Baionan Palestinaren aldeko elkarretaratze bat debekatu zuen prefetak. Erabaki horren legezkotasuna aztertzen ari da Paueko administrazio auzitegia, hainbat manifestarik jarritako salaketaren ondorioz.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 1ean - 11:38
Palestinaren aldeko manifestaldia Baionan 2025ean. Euskal Irratiak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Palestinaren aldeko manifestaldi bat debekatu ote zuen prefetak… benetako aitzakiarik gabe? Hori leporatzen diote hainbat militantek. Afera 2023an abiatu zen, Baionan Palestinaren aldeko elkarretaratze bat debekatu zuelarik prefetak. Hala ere, jendea bildu zen, eta “ordena publikoari trabak egitea” leporaturik, poliziak isunak ezarri zizkien hainbat manifestariri.

Erabaki hori legala den ala ez aztertu behar zuen atzo goizean Paueko administrazio auzitegiak, han iragan den audientzia batean. Oraindik ez dute erabakia publikoki eman, baina Ilazki Ortego, manifestaldian parte hartu zuten zenbaiten abokatua baikor agertu da, prefetaren defentsa entzun ondotik. Haren ustez, ez baitu argumentu argirik eman debekuaren azaltzeko. Erabakia heldu diren asteetan ezagutarazia izanen dela espero da.


2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.