Baionan, hainbat antifaxistak merkatutik kanporatu dituzte RNko hautagaiak asteburuan

  • Ultraeskuineko alderdiko zenbait hautagai larunbateko merkatuan izan ziren eskuorriak banatzen, baina aurre egin zieten antifaxista batzuek, irina botaz eta faxismoaren aurkako oihuak eginez.

Pascal Lesellier irinez zikindua.
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 27an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Azken asteburuetan, Baionan (Lapurdi) larunbatetan izaten den merkatura bertaratu dira Bilgune Nazionala (RN) alderdi faxistako zenbait hautagai, jende artean euren eskuorriak banatzeko. Hurrengo hauteskundeetara aurkezteko hautagaitza ultraeskuindarra osatzea lortu du RNk, Pascal Lesellier zerrendaburu dela, eta merkatua baliatu dute azkenaldian propaganda faxista zabaltzeko.

Hainbat antifaxistak egin diete kontra, ordea: aurreko larunbatean, eskuorriak banatzen ari ziren ultraeskuineko hautagaiak tokitik botatzea lortu zuten. Irina bota zieten eta faxismoaren aurkako oihuak egin zituzten manifestariek, eta alde egin behar izan zuten merkatutik. Horren ondoren Lesellierrek prentsari helarazitako oharraren arabera, aurrerantzean Baionako erdigunea ekidin beharko dute RNko hautagaiek, eta euren hauteskunde-estrategia berrikusiko omen dute.


Antifaxismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 4
Goizean argi
Sarekada

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...