Lehen indarra atera da Jean-René Etchegaray auzapezaren zerrenda, %42,11 lortuta. Bigarren atera da Jean-Claude Iriart abertzalearen zerrenda zabala, %21,99 eginda, eta hirugarren sailkatu da Henri Etcheto sozialistaren zerrenda, %21,77rekin. Hori horrela, bigarren itzuliari begira ikusteke dago zer adostuko duten ezkerreko listek: guztiak aurkeztu ala lekua utzi ezkerrean lehen atera denari, ezkerretik zerrenda bakarra aurkezteko eta botoak batzeko. Lapurdiko hiriburuan eskuinari lekua hartzea da ezkertiarren aspaldiko ametsa.
Ezkerretik hirugarren zerrenda bat ere egon da, LFI Frantzia Intsumisoa alderdikoa eta botoen %4 jaso du. Eskuin muturretik ere bazen zerrenda eta botoen %10 baino gehiago lorturik bigarren itzulira doa, %10,72 egin duelako.